2025-2026 denboraldiko balantzea
2025-26 DENBORALDIA KIROL BALANTZEA: Denboraldia amaitu ondoren eta gure gizonezkoen lehen taldeak Lehen Mailan jarraitzea lortu ostean, Gurea DA-Accionistas Albiazulesetik gure zorionik beroena helarazi nahi diegu Alaveszale guztiei lorpen hau erdiesteagatik. Zorionak! Familia Alaveszale honen parte garen aldetik, pozik gaude berriro gure taldea maila gorenean ikusteko aukera izango dugulako, eta lasaituak ere bai, jaitsiera saihestu dugulako. Izan ere, jaitsiera horrek kirol arlotik harago joango ziren ondorio larriak izango zituen seguruenik. Hala ere, ezin dugu alde batera utzi berriro ere zalantzez, estuasunez eta urduritasunez beteriko denboraldia izan dela, kirol-plangintza oker baten ondorioz. Hasieratik desorekatuta eraikitako plantillarekin hasi zen guztia; gainera, denboraldi-aurrean jokalari garrantzitsuak galdu ziren eta, ulertzen ez dugun arrazoiren bategatik, ez ziren funtsezko postuak indartu. Denboraldi osoan egindako transferentzien ondorioz (Conechny, Mou...